altzariak, argia eta lanparak, packaging, etxetresna elektrikoak, aparatu elektronikoak, aisia eta kirol elementuak, bulegorako produktu eta altzariak, industriarako makinak eta tresnak, kanpoalde edo kalerako altzariak, pertsona elduentzako elementuak, diseinu ergonomikoa, jostailuak, artisautza, stand eta erakusketak, garraioa eta mugikortasuna.

        Produktu Diseinua        

Funtzionaltasuna eta estetikotasunaren arteko oreka mantenduz gustatzen zaigu sortzea, eta sortze prozesu horretan erabiltzaileak erabaki guztien zergatia sumatzea eta ulertzea. Kontextu ezberdinetara egokitutako diseinuak gustoko ditugu, beti ere heterogeneotasun soziala eta kulturala errespetatuz.

Forma eta funtzioan oinarrituta
daude gure proiektuak

Teknologiaren, kolorearen, materialaren eta ekoizpenaren prozesuan parte hartzen duten arlo guztien hautaketa eta erabilera egokia egiten dugu, beti ingurumen-inpaktuaren murrizketa bilatuz.

Ideiak benetako produktu funtzionaletan bihurtzen jarduten gara. Ikuspuntu kreatibo berriak, edota forma, detaile eta lotura desberdinak bilatzeko, sarritan ekoizle eta artisauen lana behatzen dugu.

Diseinuaren funtsa xehetasun
txikietan aurkitzen da

Gure ingurugiroa bereziagoa eta atseginagoa egiten duten xehetasun txiki horien inguruan lan egiten gozatzen dugu, izan ere, posibilitate berriak sortzen dituzten konponbide berritzaileak bilatuz. Lana egiten dugun bitartean pentsatzen joaten gara, ez dugu diseinua metodo bat bezela ikusten, prozesu iteratibo bat bezela ulertzen dugu; Arazo bakoitzak konponbide bat behar du baina horretara iristeko bideak irekiak dira beti.

Gure esku dagoenean, gure inguruko gremioekin egiten dugu lan. Honela, produktuaren garapenaren jarraipenerako kontaktu zuzen eta pertsonalagoa izateko aukera izateaz gain, bertako ekoizpena garatzen laguntzen dugu.

Material eta prozesu berrietan dugun interesa, artisautza tradizionalaren eta prozesu industrialen inguruan dugun ezaguerari gehituta, produktu bakarrak sortzeko gaitasuna ematen digu.

info@aibastudio.com