Donostiari Begira

Donostiari begira erakusketak Donostiaren historian zehar ibilbidea egiten du, bere bilakaera ekonomiko, soziala, urbanistiko eta kulturala jasoaz, euskal identitateari erreferentzia eginaz. Erakusketa, beraz, aukera aparta da gure izena eta izanera gerturatzeko, eta gure historia garaikidean sakontzeko.

Erakusketako bigarren solairuaren birdiseinua, aurretik zeuden egitura eta elementuak mantenduz, irudi berritu eta eguneratu bat emanez.

Aurreko erakusketako altzairu kortenezko egiturak berrerabili genituen, norabide bakarreko ibilbidean eratu genuen erakusketa gela, orden kronologikoan eta Donostiar historiaren gertaeren bitartez.

Hiru esparru biltzen dituen atala da hau, horietan hirian izandako aldaketak jasotzen dituena: hirigintza, -sutea, hesien eraispena, zabalguneak-, ideologia –hiri liberala, gerrak, prentsa, kapitalitatea- eta ekonomia –hiriko bertako lantegiak, garriobideen hobekuntza, telefonoa, Belle Epoque, turismoa…- maketa, euskarri grafiko, berregite birtual, plano eta objetuen bitartez.

Erakusketaren proposamenaz aparte, San Telmo Museoko diseñua jarraituz moldatu genituen Motako gazteluko erakusketarentzako beste hainbat elementu.

Erakusketarako txartel adibidea oinarrizko informazioarekin. Aurpegia distira leun batekin eta atzekaldea matea.

⥃     Erlazionaturiko proiektuak

+

Gogoeta eta soluzio matematikoak