Itsasoko Fokua

Foku, Buia bezala, erabileraren ondorioz bere funtzio nagusia galdu ondoren, eskaintzen dituen aukeren ikerketa eta hausnarketaren emaitza da. Sortu zen funtziorako balio ez duenean, produktuaren bizitza zikloa amaitu egiten da. Noski, honek ez du esan nahi berpiztu ez daitekeenik. Moldaketa txiki batzuei esker, dituen propietateak erabilgarriak izan daitezkeelako beste testuinguru batean.

Iluminazio mundura defentsa nautiko baten ezaugarriak egokitzen. Hasiera batean bata bestearekin erlazio gutxi dute baino objektuaren forma ikusita, erditik moztuta argi foku batean bilakatzen dugu.

Pantailaren inklinazioak argiztapenaren angelu bat eskaintzen du. Sabaiko lanparetan ohikoa ez den posizio bat da, baino altuera eta kokapen ezberdinetan ipintzeko aukera interesgarriak ematen dizkigu.

Materialaren ezaugarriei esker,
argiak ez du pantaila zeharkatzen.
Honela foku efektua lortzen da.

Zulo txikiak sabaitik esekitzeko edo metalezko lurreko egitura batean ezartzeko aukera eskeintzen digu. Pantaila beraren pixuak eta material ez-labaingarriak, mugimendu natural eta errez batez nahi dugun altueran kokatu dezakegu.

⥃     Erlazionaturiko proiektuak