Itsas zaborra

Buiak, erabileraren ondorioz bere funtzio nagusia galdu ondoren, eskaintzen dituen aukeren ikerketa eta hausnarketaren emaitza da. Sortu zen funtziorako balio ez duenean, produktuaren bizitza zikloa amaitu egiten da. Noski, honek ez du esan nahi berpiztu ez daitekeenik. Moldaketa txiki batzuei esker, dituen propietateak erabilgarriak izan daitezkeelako beste testuinguru batean.

Rotomoldeoa da PVC erretxinazko buia hauen fabrikazio prozesua. Honek esan nahi du moldean isuritako materiala pareta inguruan zehar lehortzen dela norabide guztietan biratzen ari den bitartean. Honek bi testura ezberdin sortzen ditu materialean. Batetik, kanpoko zonaldea, moldea ukitzen duena, leuna eta distiratsua da. Buia barruko zona zimurtsua da berriz, porotsu eta inperfekzioekin. Lehortzen joan diren tantak nabaritzen dira. Gune zeharrargiak sortzen dira zuzenki materiala argiztatzerakoan. Horregatik, zaharkitua bere erabilera nagusirako, pentsatu genuen argiztapen elementu bezela bihurtzean argi-efektua interesegarria izan zitekeela.

Moldekatze errotazionaleko prozesuagatiko materialaren irregulartasunaren emaitzari esker, ehundura eta argi oso berezia du.

“Jasangarritasuna bultzatuz, eredu gisa balio dezan, birziklatze edo prebentzioren bitartez itsas zaborraren kontrako borrokan laguntzen dugu.”

Fabrikazioko okerrak edo erabilerak eraginda, fabrikatzaileek edo kostaldeko arrantzaleek buietaz sarritan libratzen dira.

Espainiako Nekazaritza eta Arrantzako, Elikadura eta Ingurumena Ministerioko Fundación Biodiversidad-eko Red emprendeverde-ak aukeratua, CONAMA 2016-eko Ecoembes espazioan.

Koloreak

Txuria, Grisa, Beltza, Urdina, Berdea, Gorria, Laranja eta Oria.

A1 (D 25cm) – 72 €

A2 (D 30cm) – 85 €

A3 (D 40cm) – 115 €

A4 (D 50cm) – 140 €

A5 (D 60cm) – 170 €

*Prezioetan BEZa barne dago, garraioa aldiz ez.

Kontsultak eta informazioa

info@aibastudio.com

⥃     Erlazionaturiko proiektuak